Itxi

Txirrindularitza

Esprintean erabaki da

Ordiziko Saria: Julien Simon frantziarrak lortu du garaipena

Erredakzioa

Saur Sojasun taldeko txirrindulariak Dani Moreno eta Pablo Lastras gainditu ditu. Euskaltel-Euskadi taldeko Jon Izagirre izan da laugarren sailkatua.

  • Argazkia: EITB

Julien Simon txirrindulari frantziarrak eskuratu du Ordiziko Saria esprintean Dani Moreno (Katusha) eta Pablo Lastras (Movistar Team) gaindituta. Zazpi txirrindularik jokatu dute esprinta, baina Saur Sojasun taldekoa izan da azkarrena. Euskaltel-Euskadi taldeko bi txirrindulari onenen artean izan dira, baina Jon Izagirrek eta Peio Bilbaok ezin izan dute Simon gainditu.

Sailkapena:

1º Julien Simon (Saur Sojasun)
2º Dani Moreno (Katusha)
3º Pablo Lastras (Movistar team)
4º Jon Izagirre (Euskaltel-Euskadi)
5º Angel Madrazo (Movistar Team)
6º Joaquim Rodriguez (Katusha)
7º Peio Bilbao (Euskaltel-Euskadi)
8º Julien Antonmarchi (VC La Pomme)
9º Jose Herrada (Caja Rural)
10º Robinson Chalapud (Colombia es Pasion-Cafe de Colombia)