Itxi

Txirrindularitza

Hirugarren etapa

Poloniako Tourra: Marcel Kittelek, hirutik hiru

Erredakzioa

Skil-Shimano taldeko txirrindulari alemaniarrak itzuliko lehen hiru etapak eskuratu ditu eta sendo jarraitzen du elastiko horiarekin.

  • Marcel Kittel. Argazkia: EFE

    Marcel Kittel. Argazkia: EFE

Marcel Kittel alemaniarrak (Skli-Shimano) irabazi ditu Poloniako Tourreko aurreneko hiru etapak. Hiru jardunaldietan esprintak izan dira eta Kittelek azkarrena dela argi eta garbi utzi du. Sailkapen orokorrean, lidertzan jarraitzen du Skil-Shimanoko alemaniarrak.

Hirugarren etapan, Omega Pharmak prestatu zuen esprinta, baina Kittelek erraz gainditu zituen Romain Feillu frantziarra (Vacansoleil) eta Jonas Jorgensen danimarkarra (Saxo Bank).

- Etapako sailkapena:

.1. Marcel Kittel (ALE) Skil-Shimano 3h.09:29
.2. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil d.b.
.3. Jonas Jorgensen (DIN) Saxo Bank d.b.
.4. Giacomo Nizzolo (ITA) Leopard d.b.
.5. Adam Blythe (GBR) Omega Pharma-Lotto d.b.

- Sailkapen orokorra:

.1. Marcel Kittel (ALE) Skil-Shimano 5h.45:41
.2. Adrian Kurek (POL) Polonia + 17
.3. Gianluca Maggiore (ITA) De Rosa + 22
.4. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil + 24
.5. Heinrich Haussler (AUS) Garmin-Cervelo d.b.