Itxi

Txirrindularitza

Bi urteko zigorraren ostean

Mikel Astarloza lehiara itzuli da Burgosko Itzulian

Erredakzioa

Bi urte eman ditu pasaitarrak EPOarekin positibo emateagatik zigortuta, baina gaur errepideetara itzuli da Euskaltel-Euskadi taldearekin.

01:05
Astarloza (Euskaltel) lehiaketara itzuliko da, Burgoseko Itzulian

Mikel Astalorza pasaitarra gaur itzuli da lehiara Burgosko Itzulian Euskaltel- Euskadi taldearekin. Astarlozak bi urteko zigorra bete behar izan du, 2009an EPOarekin positibo eman eta gero. 2009ko ekainaren 26an egin zitzaion kontrola eta bertan EPO arrastoak aurkitu zizkioten Pasaiako txirrindulariari. Gipuzkoarrak errugabetzat jo zuen bere burua legez kanpoko ezer hartu ez zuela behin eta berriro adieraziz.

Orain, Astarlorzak aukera berri bat du aurrean eta pasaitarra ilusio handiz azaldu da: "Etapa berri bati ekingo diot, hasiberri baten ilusio eta beterano baten esperientziarekin. Etapa berri hau moztu zuten lekuan hasiko da, etxeko taldean, Euskaltel-Euskadi taldean" adierazi du Mikel Astarlozak bere webgunean.

Txapelketetan parte hartu gabe egoteak, erritmo falta nabarmena ekarri ohi die txirrindularieri. Hala ere, Astarlozak gogor aritu dela entrenatzen argi utzi du: "ezinezkoa da entrenatu dudana baino gehiago entrenatzea. Ez dakit zein mailatan itzuliko naizen, baina egindako lana balekoa izan dela uste dut" azaldu du txirrindulariak