Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Burgoseko Itzulia: Mikel Landak garaipen ikusgarria lortu du Neilan

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Juanjo Cobo gainditu du helmugan. Joaquim Rodriguezek irabazi du itzulia Daniel Morenoren aurretik.

04:53
Mikel Landak irabazi du Neilan

Mikel Landa arabarrak (Euskaltel-Euskadi) irabazi du Burgoseko Itzuliko azken etapa. Murgiako txirrindulariak Juanjo Cobo eta Joaquim Rodriguez gainditu ditu Neilako lakuetako helmugan bakarkako eraso gogorra egin eta gero. Landak profesionaletan lehen garaipena eskuratu du.

Samuel Sanchezek nekea somatu du Neilako igoerako azken bi kilometroetan eta asturiarrak ezin izan du onenekin jarraitu. Gainera, Burgoseko Itzuliko podiumetik at gelditu da.

Sailkapen nagusia Joaquim Rodriguez katalanak (Katusha) irabazi du. Bigarren postua Daniel Moreno bere taldekideak eskuratu du eta hirugarrena Juanjo Cobo kantabriarrak (Geox). Laugarren postua Samuel Sanchezentzat izan da.

Etapa:

1º Mikel Landa (Euskaltel-Euskadi) 4:00:17
2º Juan José Cobo (GEox TMC) a 3"
3º Joaquim Rodriguez (Katusha) a 12
4º Dani Moreno (Katusha) a 17
5º Jeandeboszk (Saur) a 33
6º Atapuma (Colombia) a 1:10
7º Samuel Sanchez (Euskaltel) a 1:17


Sailkapen orokorra:

1º Joaquim Rodriguez (Katusha)
2º Dani Moreno (Katusha) a 38"
3º Juan Jose Cobo (Geox) a 45"
4º Samuel Sanchez (Euskaltel)
5º Jeandebosz (Saur)
6º David Lopez (Movistar)
7º Pablo Lastras (Movistar)
8º Igor Anton (Euskaltel)
9º Sergio Pardilla (MOvistar)
10º Mikel Nieve (Euskaltel)