Txirrindularitza
Bizkaitarraren erabakia
Castroviejok Euskaltel utzi eta Movistarren korrituko du
Erredakzioa
Ez duela diruagatik egin adierazi du txirrindulariak ohar baten bidez eta erabakia Movistarren kirol proiektuagatik hartu duela azpimarratu du.
-
Jonathan Castroviejoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jonathan Castroviejo txirrindulari bizkaitarrak Euskaltel-Euskadi utzi eta Eusebio Unzueren Movistar taldean korrituko du aurrerantzean. Movistar "munduko talde onenetarikoen artean" dago haren ustez eta bere "profil" eta "helburuetara" bikain egokitzen da.
Ez duela diruagatik egin adierazi du Castroviejok ohar baten bidez eta erabakia Movistarren kirol proiektuagatik hartu duela azpimarratu du. "Euskaltelen oso zehaztuta daude taldeburuak eta aldatzea erabaki dut".