Txirrindularitza
15 urteren ondoren
Carlos Sastrek, txirrindularitza profesionalari agur
Erredakzioa
"Hurrengo urtean etapa berri bat hasiko dut, baina oraindik ez dakit zer egingo dudan", adierazi du prentsaurrekoan.
-
Carlos Sastre. Argazkia: EFE
Carlos Sastre txirrindulari espainiarrak (GEOX) bere agurra iragarri du Madrilgo hotel batean emandako prentsaurrekoan. Sastrek 2008ko Tourra irabazi zuen eta 2005eko eta 2007ko Espainiako Vuelta. 15 urte eman ditu txirrindularitza profesionalean.
"Etapa honi amaiera emateko unea iritsi da. Vueltako irabazlea nirekin izatea eta taldeen sailkapena irabaztea (GEOX) amaiera bikaina da nire ibilbidean. Hurrengo urtean garai berri bat hasiko dut, baina oraindik ez dakit zer egingo dudan", adierazi du.