Txirrindularitza
Abuztuaren 18tik 21era
Caja Rural, Euskaltel Euskadi eta Ken Pharma Limousingo Tourrean izango dira
Agentziak | Erredakzioa
Lasterketak lau etapa izango ditu eta abuztuaren 18tik 21era korrituko da.
-
Euskaltel Euskadiko txirrindulariak. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Caja Rural-Seguros RGA, Euskaltel Euskadi eta Ken Pharma taldeek Limousingo Tourrean parte hartuko dute, abuztuaren 18tik 21era. Lasterketa ostegun honetan aurkeztu dutee ta lau etapa izango ditu.
Guztira, 20 talde lehiatuko dira aurtengo edizioan: World Tourreko bost, 12 Pro Tea, eta 3 kontinental. Maila nagusikoak Groupama-FDJ, AG2R La Mondiale, Cofidis, UAE Team Emirates eta Sunweb dira.
Talde kontinetalak profesionalak 12 dira eta horien artean daude Caja Rural-Seguros RGA eta Euskaltel Euskadi. Kontinental mailako hiru taldeetako bat Kern Pharma da.
Limousingo Tourreko etapak:
1. etapa, abuztuak 18. Couzeix - Évaux-les-Bains, 183.5 km.
2. etapa, abuztuak 19. Rouffiac - Saint-Estèphe, 174 km.
3. etapa, abuztuak 20. Ussac - Chamberet, 178 km.
4.etapa, abuztuak 21. Lac de Saint-Pardoux - Limoges, 167 km.