Itxi

Txirrindularitza

Emakumeen Nafarroako Klasikoa

Van Vleutenek irabazi du berriro ere Iruñean

Erredakzioa

Herbehereetako txirrindulariak Nafarroako Klasikoaren bi lasterketak irabazi ditu. Bietan bakarrik heldu da helmugara. Bigarren, Elisa Longo sailkatu da.

0:41
Van Vleuten. Bideotik ateratako argazkia

Annemiek Van Vleutenek irabazi du ere Emakumeen Nafarroako Klasikoaren bigarren lasterketa, Lekunberrin lortutako garaipenaren ostean. Herbeheretako txirrindularia bakarrik heldu da Iruñeako helmugara. Bigarren, Elisa Longo sailkatu da.

Errepideko munduko txapeldunak bakarrik heldu da berriro ere helmuara, gaurkoan bi italiarren aurretik: Elisa Longo (Trek-Segafredo), 1'14''-ra, eta Maria Giulia Confalonieri (Cera Tizit-WNT), 2'06''-ra. Van Vleutenek eraso erabakigarria helmugatik 20 kilometrora egin du.