Itxi

Txirrindularitza

WorldTourreko egutegia

2021ko Itzulia, apirilaren 5etik 10era eta Klasikoa, uztailaren 31an

eitb.eus

Tokioko Olinpiar Jokoak direla era hainbat lasterketen datak moldatu behar izan dituzte.

  • Jon Izagirre, Itzulian

    Jon Izagirre, Itzulian

Txirrindularien Nazioarteko Elkarteak (UCI) 2021eko behin betiko WorldTour egutegia iragarri du.  Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5etik 10era jokatuko da eta Donostiako Klasikoa, aldiz, uztailaren 31an.

Hurrengo urtean WorldTour egutegian 35 lasterketa egongo dira, 12 herrialde eta 4 kontinenteetan banatuta. Urtero legez Australian hasiko da  Tour Down Underrekin urtarrilean eta amaitu Txinan Guangxi Tourrarekin urrian.

Tokioko Olinpiar Jokoak direla era hainbat lasterketen datak moldatu behar izan diuzte. Japoniako Olinpiadak uztailaren 23an hasi eta abuztuaren 8an amaituko dira, ondorioz, Frantziako Tourra ekainaren 25etik uztailaren 18ra jokatuko da.

UCI WorldTour 2021, egutegia

Urtarrilak 19-24: Tour Down Under (Australia)

Urtarrilak 31: Cadel Evans Great Ocean Road Race (Australia)

Otsailak 21-27: Arabiar Emirerri Batuetako Tourra

Otsailak 27: Omloop Het Nieuwsblad Elite (Belgika)

Martxoak 6: Strade Bianche (Italia)

Martxoak 7-14: Paris-Niza (Frantzia)

Martxoak 10-16: Tirreno-Adriatikoa (Italia)

Martxoak 20: Milan-San Remo (Italia)

Martxoak 22-28: Volta (Katalunia)

Martxoak 24: Brujas-La Panneko Hiru Egunak (Belgika)

Martxoak 26: E3 BinckBank Classic (Belgika)

Martxoak 28: Gante-Wevelgem (Belgika)

Martxoak 31: Flandrian Zehar (Belgika)

Apirilak 4: Flandeseko Itzulia (Belgika)

Apirilak 5-10: Euskal Herriko Itzulia (Euskadi)

Apirilak 11: ParIs-Roubaix (Frantzia)

Apirilak 18: Amstel Gold Race (Herebrehek)

Apirilak 21l: Flèche Wallone (Belgika)

Apirilak 25: Lieja-Bastogne-Lieja (Bélgica)

Apirilak 27-2: Romandiako Tourra (Suiza)

Maiatzak 1: Eschborn-Francfort (Alemania)

Maiatzak 8-30: Italiako Giroa

Maiatzak 30-6: Dauphine Kriteriuma (Frantzia)

Ekainak 6-13: Suitzako Tourra

Ekainak 25-18: Frantziako Tourra

Uztailak 31: Donostiako Klasikoa (Euskadi)

Uztailak 9-15: TPoloniako Tourra

Abuztuak 14-5: Espainiako Itzulia

Abuztuak 15: Cyclassics Hamburgo (Alemania)

Abuztuak 22: Bretainiako Klasikoa (Frantzia)

Abuztuak 30-5: BinckBank Tourra

Irailak 10: Quebec Sari Nagusia (Kanada)

Irailak 12: Montrealeko Sari Nagusia (Kanada)

Urriak 9: Il Lombardia (Italia)

Urriak 14-19: Guangxiko Tourra (Txina)