Itxi

2020/07/31

16:04

Txirrindularitza

4. etapa

Sam Bennettek lortu du garaipena, azken kilometroko erorikoak markatutako etapan

Erredakzioa

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Remco Evenepoelek lidergoan jarraitzen du eta Mikel Landa hirugarren da, 32 segundora.

2:57
Sam Bennett. Bideotik hartutako argazkia
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sam Bennettek (Deceuninck Quick Step) irabazi du 2020ko Burgosko Itzuliaren laugarren etapa, esprintean. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Remco Evenepoelek (Deceuninck Quick Step) lidergoan jarraitzen du eta Mikel Landa (Bahrain McLaren) hirugarren da, 32 segundora.

Ihesaldian, euskaldun bat izan dugu gaurkoan: Txomin Juaristi (Euskaltel Euskadi). Baina pelotoiak azken 10 kilometroetan bertan behera utzi du.

Irlandarrak azken kilometroan pelotoiak izandako erorikoaz baliatuz, erasoa egin eta etapa garaipena lortu du. Erorikoa azken kilometroaren pankartapean izan da, eskumaranzko azken bihurgunean.

Bennett helmugaratu eta 5 segundora, Arnaud Demare frantziarra (Groupama FDJ) sartu da. Atzetik, Giacomo Nizzolo (NTT Pro Cycling), Davide Cimolai (Israel Start-Up Nation) eta Lionel Taminiaux (Bingoal-Wallonie Bruxelles) heldu dira.

Hala ere, faboritoak ez dira eroriko handi horretan izan eta, beraz, sailkapen nagusian ez da aldaketa garrantzitsurik izan. Remco Evenepoelek lidergoan jarraitzen du. George Bennett bigarren da, 12 segundora, eta Mikel Landa hirugarren, 32 segundora.

Mendiko sailkapenean ere, aldaketarik ez. Gotzon Martin (Euskaltel Euskadi) lehenengo postuan da oraindik.

Horrenbestez, Sam Bennett izan da 4. etapan garaile eta 2020ko Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusian Remco Evenepoelek lidergoan darraio. Larunbatean, lasterketako bosgarren eta azken etapa izango dugu, Covarrubias eta Lagunas de Neila artean. Etapak 158 kilometro izango ditu eta Lagunas de Neilako tontorrean amaituko da. Betiko moduan, etapa zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;