Txirrindularitza
Astanako taldeburua
Alexandr Vinokourovek urte bete gehiago emango du tropelean
Erredakzioa
Jada sendatuta dago Frantziako Tourrean fermurrean eta pelvisean izandako hausturetatik.
-
Alexandr Vinokourov. Argazkia: EFE
Alexandr Vinokourovek beste urte bete emango du txirrindularitza profesionalean eta tropelean jarraituko du Astanako taldeburu bezala. Frantziako Tourrean femurra eta pelvis hautsi zituen eta jende askorentzat erretiratzetik gertu zegoen Vinokourov. Baina Kazakhstan sendatu da eta onenen artean jarraituko du.
"Vino"k 38 urte ditu eta bere erabakia Astanan Kazakhstango hiruburuan jakitera eman zuen. Konkretuki datorren urtean taldearen babeslea izango den Samruk-Kazynaren egoitzan.