Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketak

Cortina, Van Avermaet eta Bardet taldez aldatuko dira

eitb.eus

Movistar, AG2R La Mondiale eta Sunweb tadeek fitxaketa berriak iragarri dituzte hurrengo denboraldirako.

  • Greg Van Avermaet

    Greg Van Avermaet

24 urteko Ivan Garcia Cortina asturiarrak Bahrain-Mclaren taldea utzi eta Movistarren arituko da datorren denboraldian. "Etorkizun handiko txirrindularia da asturiarra, bai esprintetarako eta bai klasiketarako. Hurrengo urtean gizon garrantzitsua izango da Movistarren", iragarri du Eusebio Unzueren taldeak.

Taldez aldatuko den beste gizon bat 35 urteko Greg Van Avermaet da. Olinpiar Jokoetan garaile, Paris-Roubaix klasikoa irabazi eta Frantziako Tourreko elastiko horia jantzi duen txirrindulariak AG2R La Mondiale talde frantziarrarekin sinatu du. CCCko Michael Scharrek ere sinatu egin du.

Eta azkenik 29 urteko Romain Bardetek ere talde berria izango du datorren denboraldian. Frantziako Tourrean hiru etapa irabazi dituen gizona eta eta aurten ere mendiko elastikoa janzteko erronka duen txirrindularia Sunweben arituko da 2021ean.