Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketak

Bronzini, urrea emakumezkoen iraupen lasterketan

Erredakzioa

Iazko titulua berretsi du italiarrak. Esprintean Marianne Vos holandarra eta Ina Teutenberg alemaniarra gainditu ditu. Eneritz Iturriaga 25. postuan sailkatu da.

  • Giorgia Bronzini. Argazkia: EFE

    Giorgia Bronzini. Argazkia: EFE

Giorgia Bronzini italiarrak lortu du urrezko domina emakumezkoen iraupen proban, Munduko Txirrindularitza Txapelketan. Bronzinik iaz lortutako garaipena berretsi du aurten.

Esprintean Marianne Vos holandarra eta Ina Teutenberg alemaniarra gainditu ditu. 3h 21:28ko denbora behar izan du probak izan dituen 140 kilometroak egiteko. Eneritz Iturriaga 25. postuan sailkatu da.

Sailkapena:

1. Giorgia Bronzini (Italia) 3:21.28 h.
2. Marianne Vos (Holanda) d.b.
3. Ina Teutenberg (Alemania) d.b.
4. Nicole Cooke (Britainia Handia) d.b.
5. Julia Martisova (Errusia) d.b.
6. Chloe Hosking (Australia) d.b.
7. Elizabeth Armistead (Britainia Handia) d.b.
8. Ludivine Henrion (Belgika) d.b.
9. Rasa Leleivyte (Lituania) d.b.
10. Aude Biannic (Frantzia) d.b.

25. Eneritz Iturriaga (EUS) d.b.