Itxi

Txirrindularitza

Asteazkenean hasiko da

Beijingeko Tourra: Samuel Sanchez, faboritoen artean

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadik talde sendoarekin parte hartuko du Txinako itzulian. Asturiaseko txirrindulariaz gain, Igor Antonek, Mikel Nievek, Mikel Astarlozak eta Amets Txurrukak parte hartuko dute.

  • Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

    Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

Samuel Sanchez Beijingeko Tourra irabazteko faboritoen artean izango da. Bihar hasiko da Txinako hiriburuko itzulia, UCI World Tourreko azken proba berria. Bost eguneko lasterketa izango da eta Euskaltel-Euskadik talde sendoarekin parte hartuko du.

Asturiaseko txirrindularia izango da taldeko liderra, baina Gonzalez de Galdeanok kalitate handiko taldea aurkeztuko du Beijingen. Igor Anton, Mikel Nieve, Mikel Landa, Amets Txurruka, Mikel Astarloza, Ion Izagirre eta Alan Perez izango dira Samuel Sanchezen taldekideak.

Beste faborito batzuen artean, Janez Brajkovic (Team Radio Shack), Chris Froome (Sky) edo Jurgen Van der Broeck belgikarra izango dira.