Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2020/09/27

16:20

Txirrindularitza

MUNDUKO TXAPELKETA

Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun berria

AGENTZIAK / ERREDAKZIOA

Frantziarrak irabazi du Imolan amaiera zuen 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Bigarren eta hirugarren postuan Wout Van Aert eta Marc Hirschi sailkatu dira, hurrenez hurren.

1:29
Van Aert, Alaphilippe eta Hirschi
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Julian Alaphilippe txirrindulari frantziarrak irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa, bakarrik helmugaratuta. Wout Van Aert eta Marc Hirschi bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Euskaldunen artean, Mikel Landa izan da onena, 16. postuan sailkatu baita; Pello Bilbao, aldiz, 20. izan da.

Alaphilippek erasoa jo du Gallisternako azken igoeran, helmugarako 12 kilometroren faltan, eta 24 segundoko aldearekin helmugaratu da.

Atzetik, Wout van Aert faboritoa bigarren sailkatu da, eta Marc Hirschi, aldiz, hirugarren.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa izan da onena, 16. sailkatuta, eta Pello Bilbao 20. postuan helmugaratu da.

Horrenbestez, Julian Alaphilippe da errepideko munduko txapeldun berria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena