Itxi

Txirrindularitza

2012rako

Contador: 'Giroa ez dago nire helburuen artean'

Erredakzioa

Baina oraindik ere bere "taldearekin hitz egin behar" duela adierazi du txirrindulari espainiarrak.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Ez duela 2012ko Giroan parte hartzeko asmorik aurreratu du Alberto Contador txirrindulari espainiarrak. "Oraindik ez dakit, nire taldeko zuzendariarekin hitz egin beharko dut, baina ez dago nire helburuen artean", esan du.

Hala adierazi zuen Contadorrek Italiako Giroaren aurkezpenean.  Aurten Frantziako Tourra izango da, segur aski, Contadorren lehentasun nagusia. Hala ere, Giroa "munduko probarik ederrena" dela aitortu zuen.