Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Ion Izagirrek irabazi du Formigalen amaitutako etapa eta Carapaz da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Izagirre anaiak, Ion eta Gorka, eguneko ihesaldiko protagonistak izan dira. Ionek iheskideak atzean utzi eta bera bakarrik sartu da helmugan.

1:22
Ion Izagirre

Ion Izagirre gipuzkoarra (Astana) gailendu da Espainiako Itzuliko seigarren etapan. Guztiram 146,6 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Sailkapen nagusian, Richard Carapaz ekuadortarra da líder berria.

Ion eta Gorka Izagirre izan dira eguneko ihesaldiko protagonista nagusiak, baina Ionek gainontzekoak atzean utzi ditu eta bera bakarrik sartu da Formigaleko helmugan. Michael Woods kanadarra bigarren izan da, eta Rui Costa portugaldarra, hirugarren.

Faborito nagusien artean, Richard Carapaz izan da onena, Primoz Roglicek igoeran ahul zegoela ikusita. Esloveniarra atzean utzi du eta 43 segundoko aldea atera dio.