Itxi

Txirrindularitza

2021 denboraldia

Kern Pharma talde nafarra UCI ProTeam mailara igo da

eitb.eus

Bigarren maila horretan Caja Rural-RGA, Burgos BH eta Euskadi Fundazioarekin batera egongo da.

  • Equipo Kern Pharma

    Argazkia: Equipo Kern Pharma

Kern Pharma talde nafarra UCI ProTeam izango da 2021 denboraldian, nazioarteko bigarren maila bezala ezagutzen dena.

Beraz, datorren urtean Caja Rural, Euskadi Fundazioa eta Burgos BH taldeen maila bera izango du goi-mailako lasterketetan parte-hartzeko abagunearekin.

2020an Kontinentalean debuta egin eta gero Manolo Azconak eta Juanjo Orozek zuzentzen duten proiektuak aurrera pausoa handia eman du. “Gure lehen denboraldia emozio handikoa izan da. Lehen eguneko emozioarekin jarraitzen dugu, geroz eta handiagoa dela esango nuke nik. Igoera honekin gurekin dauden txirrindularien ibilbideak  luzeago izateko aukera du”, adierazi du Orozek, taldeko kirol-zuzendariak.