Txirrindularitza
Denboraldi bat
Amezqueta, Irisarri, Cuadros eta Nicolauk Caja Ruralen jarraituko dute
eitb.eus
Lau txirrindulariak oso ondo moldatzen dira maldan gora eta lasterketetan maila eta presentzia eman diote taldeari.
-
Caja Rural
Caja Rural-Seguros RGA taldeak lau txirrindularien kontratu berritzearen berri iragarri du gaur goizean.
Beraz, Julen Amezquetak, Jon Irisarrik, Alvaro Cuadrosek eta Joel Nicolauk urte bete gehiago jantziko dute elastiko berdea eta 2021eko denboraldian Caja Ruralekin jarraituko dute.
Lau txirrindulariak oso ondo moldatzen dira maldan gora eta lasterketetan maila eta presentzia handia ematen diote taldeari.
Xabier Murielek, kirol-zuzendariak, Amezquetak berak maila oso ona hartu zuela lesioa eta gero nabarmendu nahi izan du, "Espainiako Vuelta oso ona egin zuen eta datorren urtean aurrera pausoa bat eman eta onenekin egotea espero dugu".