Itxi

Txirrindularitza

35 urterekin

Mark Cavendish Deceuninck-Quick Step taldean arituko da 2021ean

Agentziak | Erredakzioa

"Izugarri pozik nago Deceuninck-Quick-Step taldera etortzeagatik", esan du txirrindulari britainiarrrak.

  • Mark Cavendish

    Mark Cavendish. Argazkia: Efe.

Mark Cavendish esprinter britainiarra Deceuninck-QuickStep taldean arituko da 2021. urtean, taldeak berak larunbat honetan aditzera emandakoaren arabera. Cavendish 2013. eta 2015. urteen artean ere Belgikako taldean aritu zen.

35 urteko txirrindularia Bahrain-McLarenen aritu da aurten, eta denboraldi hau bere ibilbideko azkena izan zitekeela iradoki zuen aurreko batean.

"Izugarri pozik nago Deceuninck-Quick-Step taldera etortzeagatik. Inoiz ez dut ezkutatu talde honi diodan maitasuna eta niretzat etxera itzultzea bezala da", adierazi du Cavendishek.

Txirrindulariak 48 garaipen ditu itzuli handietan (30 Tourrean, 15 Giroan eta 3 Vueltan), eta 2011n munduko txapelduna izan zen errepideko proban eta txapeldunordea 2016an.