Itxi

Txirrindularitza

23 urte

Romain Sicarden mozkorra

Erredakzioa

Toulouseko poliziak ezustean harrapatu zuen Euskaltel-Euskadiko txirrindularia bere kotxean trafiko seinale bat eta kono bat sartzen ari zenean. Alkoholemia kontrolean positibo eman zuen.

  • Romain Sicarden artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Romain Sicarden artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadiko Romain Sicard atxilotu dute trafiko seinaleak lapurtuta egotzita. Gainera, positibo eman zuen alkoholemia kontrolean.

Toulouseko poliziak ezustean harrapatu zuen gaztea bere autoan trafiko seinale bat eta kono bat sartzen ari zenean, La Dépêche du midi.fr egunkariak gaur argitaratu duenaren arabera. Kotxea abiatzera zihoala poliziak atxilotu eta alkoholemia kontrola egin zion. Emaitza, posiboa.