Txirrindularitza
Oraindik ez da ofiziala
Ezequiel Mosquera, bi urteko zigorraren zain
Erredakzioa
Cacheiraseko txirrindulariak ustez 'hidroxietil' hartzeagatik postibo eman zuen 2010eko Espainiako Vueltan eta 'bakarrik eta laguntzarik gabe' dagoela onartu du.
-
Ezequiel Mosquera. Argazkia: EFE
Ezequiel Mosquera txirrindularia bi urteko zigorraren zain dago. Ofizialki oraindik ez da zigorra azaldu, baina galiziarra "horrelakko kontuetan ohartzen beti azkena" dela azaldu du. Espainiako Txirindularitza Federakuntzako Lehiaketa Batzordeak bi urteko zigorra ezarriko dio hedabide batzuk argitaratu dutenez eta Mosquerak epaitegietara joateko aukerak agortuko dituela esan du.
"Ez dago ezer ofizialki konfirmatuta, baina aurreneko minututik zigortuta nago. Etsita nago, ezin dezakedalako ezer egin" azaldu du Ezequiel Mosquerak.
Galiziako txirrindulariak ezin izan du bere talde berriko elastikoa jantzi (Vacansoleil) 2010. urtean Espainiako Vueltan bigarren postua eskuratu eta gero. Datorren asteartean prentsaurrekoa emango duela esan du Mosquerak eta "gauza asko" azalduko dituelaren mehatxua egin du.