Txirrindularitza
World Tour 2012
UCIk Euskaltel-Euskadiri 2012rako World Tour lizentzia eman dio
ERREDAKZIOA
Euskaltel-Euskadik itzuli handietan presentzia ziurtatu du hurrengo denboraldian. UCIk euskal taldeari 2012rako World Tour lizentzia eman dio.
Talde laranjaren hemezortzigarren denboraldia da tropel profesionalean. Euskatel-Euskadi 2012ko denboraldia prestatzen hasi da Derion UCI Pro Touren jarraituko bazuen jakin gabe, munduko txirrindularitzako goreneko kategoria. Azkenean 2012rako World Tour lizentzia eskuratu du, UCIk euskal taldeari komunikatu dionez.
Migel Madariagak azpimarratu duenez, oso garrantzitsua da taldeak lizentzia eskuratzea "urte gogor eta zaila" baita. Izan ere, Euskaltelen babeslegoa auren bukatzen da.
Hauek dira lizentzia eskuratu duten hamabost taldeak: Astana, BMC. Lampre, Liquigas, Movistar, Rabobank, Sky, Vacansoleil, Katusha, Française des Jeux, Lotto, Omega-Quick Step, Saxo Bank, Ag2r eta Euskaltel-Euskadi.