Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2021/02/11

17:26

Txirrindularitza

Proventzako Tourra

Ballerinik liderraren elastikoa jantzi du, lehen etapa irabazita

A. B. | EITB Media

Davide Ballerini nagusitu da esprintean Proventzako Tourreko estreinako etapan eta txirrindulari italiarra da sailkapen nagusiko liderra.

Davide Ballerini
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Davide Ballerinik (Deceuninck-Quick Step) irabazi du Proventzako Tourreko lehen etapa, Aubagne eta Six-Fours-les-Plages (182,3 kilometro), eta liderraren elastikoa jantzi du.

Esprintean erabaki da irabazlea, eta italiarra nagusitu da Arnaud Demare (bigarren) eta Nacer Bouhanni (hirugarren) txirrindulari frantziarrei aurrea hartuta.

Helmugan jasotako gain-sariei esker, Davide Ballerini da sailkapen nagusiko liderra, lau segundoko abantaila ateratzen dio bigarren den Demareri, eta sei segundoko errenta du hirugarren den Bouhannirekiko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena