Itxi

Txirrindularitza

Movistar Team

Iñigo Elosegiren eta Alejandro Valverderen debuta Arabiar Emirerri Batuetan

EITB MEDIA

2021eko World Tourreko lehen lasterketa otsailaren 21etik 27ra jokatuko da.

  • Alejandro Valverde

    Alejandro Valverde

Alejandro Valverde izango da Movistar Teameko talde-burua igandean hasiko den UAE Tourrean. Berarekin batera Zierbenako Iñigo Elosegik ere parte hartuko du eta bere debuta izango da 2021eko World Tourreko lehen lasterketan.

40 urteko Valverdek, 2018ko munduko txapeldunak, eta urte hartan jokatu zen Arabiar Emirerri Batuetako lasterketako garaileak, garaipenaren borrokan egotea izango du helburu.

Movistarrekin debuta egingo duen Gregor Muhlberger austriarra, Davide Villella, Albert Torres, Iñigo Elosegi bizkaitarra, Hector Carretero eta Antonio Pedrero txirrindulariek osotzen dute taldea.