Txirrindularitza
"Tontorreraino" itzultzea
Saxo Banken helburua Tourra "berreskuratzea" izango da
Erredakzioa
Taldearen aurkezpena egin dute astearte honetan Kopenhagen eta ordu batzuk geroago Israelera joango dira, lehenengo kontzentrazioa egiteko.
-
Alberto Contador, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Saxo Bank txirrindularitza taldea aurkeztu dute astearte honetan Kopenhagen, Alberto Contadorrekin batera Frantziako Itzulia “errekuperatzeko” helburuarekin. Taldeko zuzendaria, Bjarne Riis, pozik agertu da taldea osatzen duten 29 txirrindulariekin. Ordu batzuk geroago Israelera joango dira, lehenengo kontzentrazioa egiteko.
Saxo Bankek Tourra irabazi nahi du Contadorrekin batera, baina ez ditu ez lasterketa klasikoak ezta Italiako Giroa ere ahaztuko. Horretarako, Sergio Paulinho eta Karsten Kroon fitxatu ditu, Richie Portek, Skyra joanda, utzi duen zuloa batetzeko.