Itxi

Txirrindularitza

EAU Tourra 4. etapa

Sam Bennetten garaipena Marjan Islandeko aurreneko esprintean

EITB MEDIA

Jardunaldi luzeenean sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) elastiko gorria mantenduko du.

0:51
San Benneten 50. garaipena

Sam Bennettek (Deceuninck Quick Step) erdietsi du garaipena esprintean EAU Tourreko laugarren etapan.

Irteera eta helmuga Marjan Islanden izan da eta gizon azkarren artean irlandarra izan da indartsuen, Bennetek lortzen duen 50. garaipena da hau.

David Dekkerrek (Team Jumbo-Vism) bigarren egin du eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) hirugarren; ondoren Viviani (Cofidis) eta Moschetti (Trek-Segafredo) helmugaratu dira.

Jardunaldi luzeenean sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) elastiko gorria mantendu du.; bigarren Adam Yates (INEOS) dago eta hirugarren Joao Almeida (Deceuninck - Quick Step).