Publizitatea
Itxi

2021/02/25

14:39

Txirrindularitza

EAU Tourra, 5. etapa

Vingegaard nagusi Jebel Jaisen; eta Pogacar, azken garaipenetik gertuago

L.E.A. | EITB MEDIA

Egungo liderrak 45 segundoko aldea du Adam Yatese sailkapeneko bigarrenarekin, eta minutu eta 12 segundokoa Joao Almeida hirugarrenarekin.

1:30
Jonas Vinvegaard
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jonas Vingegaard danimarkarrak bere ibilbideko garaipenik garratzitsuena lortu du Jebel Jais mendatean, EAU Tourreko bosgarren etapan. Vingegaardek eraso egin eta faborito guztiak ezustean harrapatu ditu. Tadej Pogacarren eta Adam Yatesen arteko lehia, berriz, poloniarraren aldekoa izan da eta, ondorioz, poloniarrak gertuago dauka sailkapen nagusian gailentzea.

24 urteko Vingegaardek aurretik ihes eginda zihoan Lutsenko harrapatu du azken metroetan eta bera bakarrik sartu da helmugan. Hiru segundo geroago Pogacar liderra sartu da, Yatesekin batera, eta bost segundora talde nagusia sartu da Sergio Higuita kolonbiarra eta Joao Almeida portugaldarrarekin.

Egun handia danimarkarrarentzat eta beltza Lutsenkorentzat. Azken honek igoera guztia bakarrik egin du, eguneko ihesalditik alde egin ostean, eta etapa irabazteko aukera guztiak azken metroetan joan zaizkio. Pogacarrek lidergoari eutsi dio Yatesen aurretik.

Mendiko etapak amaituta, Pogacar da aurtengo EAU Tourra irabazteko faborito nagusia. 2020ko Tourreko irabazleak lider izan den lasterketa guztiak irabazi ditu. Larunbatean, eta ezusterik ez bada, World Tour denboraldiko lehen proba irabaziko du. 45 segundoko aldea du Yatesekin eta minutu eta 12koa Joao Almeidarekin.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;