Itxi

Txirrindularitza

Asteazkenean eta igandean

Euskaltel-Euskadik Italiako bi klasika jokatuko ditu

EITB MEDIA

Mikel Iturria, Mikel Aristi, Gotzon Martí, Txomin Juaristi, Antonio Angulo, Julen Irizar eta Unai Cuadrado txirrindulariek osotuko dute taldea.

  • Euskaltel-Euskadi

    Euskaltel-Euskadi

Euskaltel-Euskadik bi lasterketa korrituko ditu astebetean, denboraldiko lehenengoak atzerrian. Lehenengoa asteazkenean, martxoak 3, Trofeo Laigueglia klasikoaren 58. edizioa. Bigarrena, berriz, igandean, hilak 7, Industria e Artigianato Sari Nagusia probaren 43. edizioa. Bietan World Tour mailako taldeak izango dira.

Euskaltel-Euskadik astebeteko egonaldia egingo du Italian. Denbora tarte horretan, Jorge Azanzaren mutilek bi lasterketa jokatuko dituzte, eta bidaiaren gainontzeko denbora kontzentrazioa egiteko aprobetxatuko dute. Prestatzaile nafarrak zazpi txirrindulari eraman ditu: Mikel Iturria, Mikel Aristi, Gotzon Martín, Txomin Juaristi, Antonio Angulo, Julen Irizar eta Unai Cuadrado.

Jorge Azanzaren hitzetan, "zirkuituan bukatzen direnak lasterketa bereziak dira, eta normalean, 15-20 txirrindulariko taldetxoak iristen dira helmugara. Lasterketa hauetara ondo moldatzen diren txirrindulariak eraman ditugu; iaz, esaterako, oso maila ona eman genuen ezaugarri bereko lasterketetan, eta asmoa errepikatzea da". 

Emaitzak emaitza, taldearen helburua argia da, "denboraldia hasi zenetik erakutsi dugun izaera lehiakorra berretsi nahi dugu. Italiara protagonistak izatera bidaiatu dugu; ez gara kikilduko eta gure asmoa gerra ematea da. Ez da lan erraza izango, baina helmugara iritsiko den taldetxo horretan norbait sartzen ahaleginduko gara, eta behin hor egonda, ez diogu ezeri uko egingo".