Itxi

Txirrindularitza

Apirilaren 18an

Amstel Gold Race lasterketa, zuzenean, EITBn

EITB MEDIA

Aurreko urtean urrira atzeratu zen hasieran eta gero bertan behera utzi zuten proba.

  • Amstel Gold Race lasterketa

    Amstel Gold Race lasterketa

Amstel Gold Race klasikoak Herbeheretako agintarien oniritzia jaso eta lasterketa zalerik gabe apirilaren 18an egingo dela aurten baieztatu zuten. Lasterketa zuzenean ikusi aha izango da eitb.eus-en eta ETB1en.

Publikoa, beraz, ezin izango da hurbildu eta 350 trafikoko-agente egongo dira sarrerak eta irteerak kontrolatzeko; bertoko jendeak lasterketa ikusteko aukera izango du.

"Agintariekin hainbat konbertsazio izan ditugu eta plana landuta eta eginda dugu, eskatzen duguna da lasterketaren jarraipena telebistaz egiteko, Limburgoko probintziara ez hurbiltzeko", adierazi du Leo van Vliete lasterketaren kirol-zuzendariak.

Aurten ere lehen mailako parte-hartzea espero da, esaterako, 2019ko munduko txapeldunarena, Alejandro Valverde (Movistar) eta y 2019 eta 2020ko Espainiako Itzuliko garailearena, hots, Primoz Roglic (Jumbo Visma).

2020an ez zen lasterketa egin coivd-19aren pandemiagatik. Hasiera batean urrira atzeratu zen proba eta ondoren Herbeheretako agintarien neurri zorrotzek bertan behera uztera behartu zuten.