Itxi

Txirrindularitza

56. edizioa

Mikel Landa, Tirreno - Adriatikoko izarren artean

EITB MEDIA

Asteazkenen UCI World Tourreko egutegiko lasterketa ospetsua hasiko da.

  • Mikel Landa (Bahrain)

    Mikel Landa (Bahrain)

Asteazken honetan Tirreno - Adriatikoko 56. edizioa hasiko da Lido di Camaiore herrian 156 kilometroko etapa batekin.

Aurten ere izen handiko txirrindulari asko izango dira irteeran, ziklo-kroseko Mathieu Van der Poel eta Wout Van Aert erregeak esaterako eta tartean Bahrain taldeko Mikel Landa.

Simon Yatesek iazko titulua defendatuko du, baina aurrean aurkari gogorrak egongo dira, adibidez, Tadej Pogacar (2019an irabazi zuen Tirrenoa) edo INEOS talde indartsua Bernal, Geraint Thomas, Filippo Ganna eta Daniel Martinez txirrindulariekin.

Deceuninck Quick Stepek ere oso talde indartsua aurkeztuko du Julian Alaphilippe, Joao Almeida, Kasper Asgreen eta Davide Ballerinirekin.  Nairo Quintana (Arkea), Vincenzo Nibali, Mathieu Van der Poel eta Wout Van Aert ere irteeran izango dira.

Esprinterren artean Peter Saganen berragerpena ikusiko da eta berarekin batera gizon azkar asko, Tim Merlier, Fernando Gaviria, Alvaro Hodeg, Caleb Ewan, Elia Viviani eta Sonny Colbrelli.

Ibilbideari dagokionez aurten ere 7 etapa jokatuko dira; goi-mendiko jardunaldi bat, erlojuaren kontrako beste bat, jardunaldi luzeak eta ibilbide gorabeheratsua.

Larunbatean, laugarren egunean, etapa nagusia jokatuko da Prati di Tivo (14,7 km-ko luzera, %7-ko pendizarekin), Sella di Corno eta Passo Capannelle igoerekin eta azken egunean sailkapen nagusia erabakita ez badago erlojuaren kontra 14,4 kilometro egin beharko dituzte San Benedetto del Tronton.

Etapak

Asteazkena 10, 1. etapa, Lido di Camaiore - Lido di Camaiore 156 km

Osteguna 11, 2. etapa, Camaiore - Chiusdino 226 km

Ostirala 12, 3. etapa, Monticiano - Gualdo Tadino 189 km

Larunbata 13, 4. etapa, Terni - Prati di Tivo 148 km

Igandea 14, 5. etapa, Castellalto - Catelfidardo 205 km

Astelehena 15, 6. etapa, Castelraimondo - Lido di Fermo 169 km

Asteartea 16, 7. etapa, San Benedetto del Tronto (erlojupekoa) 11,1 km

Azken irabazleak

2020. Simon Yates (ING)

2019. Primoz Roglic (ESL)

2018. Michal Kwiatkowski (POL)

2017. Nairo Quintana (KOL)

2016. Greg Van Avermaet (BEL)

2015. Nairo Quintana (KOL)

2014. Alberto Contador (ESP)

2013. Vincenzo Nibali (ITA)