Itxi

2011/12/12

17:02

Txirrindularitza

Madrildarra, itxaropentsu

Contador: '2012. urtean inoiz baino indartsuago egon nahi dut'

Erredakzioa

Pintoko txirrindulariak, 'La Gazzeta dello Sport' egunkariarentzat egindako elkarrizketan, Frantziako Tourra eta Joko Olinpikoa izango direla bere helburu nagusiak adierazi du.

  • Contador. Argazkia: EFE

    Contador. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Alberto Contadorrek "2012. urtean inoiz baino indartsuago ikustea" nahi duela adierazi du "La Gazzeta dello Sport" egunkari italiarrarentzako egindako elkarrizketa baten.

Saxo-Bank taldeko txirrindularia Israelen dago datorren denboraldia prestatzen eta "helburu nagusiak Tourra eta Joko Olinpikoak" izango direla argi utzi du. "Joko Olinpikoetan ahal dudan guztia egin nahi dut erlojupekoan, errepideko proban berriz, taldekideentzat egingo dut lan" azaldu du Contadorrek.

Profesionalki, alor guztietan hobetu dezakeela ere adierazi du Pintokoak. "Erlojupekoan, mendian, materialeen aukeraketan, bizikleta gainean edota alimentazioan. Lortzeko zorrotzagoa izan beharko dut" gaineratu du madrildarrak.





  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;