Itxi

Txirrindularitza

61. edizioa

Van Aert, faborito Brabanteko Geziko 61. edizioan

EITB MEDIA

Mathieu Van der Poel eta Julian Alaphilippe, azken bi irabazleek, ez dute aurtengo proban parte hartuko.

  • Woud Van Aert

    Woud Van Aert

 Wout Van Aert (Jumbo Visma) txirrindulari belgikarra da faborito nagusiena 2021eko gaurko Brabanteko Gezia irabazteko. Aurtengo 61. edizioa Lovainan hasiko da eta Overijsen amaitu 201.7 kilometro egin eta gero.

26 urteko Van Aertek Gante Wevelgem klasikoa irabazi berri du aurten eta Tirreno -Adriatikoko beste bi etapa ere bereganatu. Garaipenagatik borrokatzeko bi aurkari garrantzitsu ez ditu aurrean izango, hots, Herbeheretako Mathieu Van der Poel eta egungo munduko txapelduna Julian Alaphilippe frantziarra. Bi txirrindulari hauek Brabanteko Geziko azken bi irabazleak dira.

Beraz, garaipena eskuratzeko beste izen batzuk aipatu behar dira, esaterako, Jasper Stuyvens (Trek Segafredo), Milan San Remo irabazi du eta Greg Van Avermaet (Ag2r Citroën), proba hauetan oso trebea nahiz eta 35 urte izan.

Esprintetarako eta ezustekoa emateko prest Michael Matthews australiarra eta Sonny Colbrelli eta Matteo Trentin italiarrak izango dira ere tropelean.

Ibilbidea

Guztira 23 kota txiki daude, azkena Overijse izenekoa, 1,5 kilometroko igoera  (%3,6ko aldapak). Ibilbideko igoera gogorrena Moskesstraat izango da, 550 metrokoa  besterik ez %7,1era.

Azken irabazleak

2020, Julian Alaphilippe (FRA)

2019, Mathieu Van der Poel (BEL)

2018, Tim Wellens (BEL)

2017, Sonny Colbrelli (ITA)