Publizitatea
Itxi

2021/04/14

09:34

Txirrindularitza

Igandera arte

Gaur hasiko da Valentziako Volta

EITB MEDIA

Caja Rural, Kern Pharma eta Euskatel-Euskadi taldeak lasterketaren 72. edizioan izango dira.

  • Enric Mas

    Enric Mas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur hasiko da Valentziako Voltaren 72. edizioa Elxen.

Denboraldi honetan koronabirusaren ondorioz egon den data dantza dela eta izen handiko txirrindulari asko ez dira irteeran egongo. Movistar Team taldeko Alejandro Valverderen parte hartzea, esaterako, espero zen, baina azkenean ez da Valentzian izango, bai ordea Enrinc Mas bere taldekidea, proba irabazteko hautagai nagusia.

Guztira 129 txirrindularik hartuko dute parte, eta Caja Rural, Kern Pharma eta Euskatel-Euskadi taldeekin batera hauek izango dira: Aipatutako Movistar, Lotto-Soudal, Groupama FDJ, Cofidis, Team Arkea, Rally Cycling, Bingoal, B&BHotels, Burgos BH, Tartaletto, Evopro eta MG.K WISS.

Lasterketak bost etapa ditu, lehenengoan 159,5 kilometro egin beharko dituzte Elx eta Ondara artean.

ETAPAK

Apirilak 14, 1. etapa: Elx-Ondara (159,5 kilometro)

Apirilak 15, 2. etapa: Alacant -Alacant (179 kilometro)

Apirilak 16, 3. etapa: Torrent-Dos Aguas (160,5 kilometro)

Apirilak 17, 4. etapa: Xilxes-Almenara (21,2 kilometro, erlojupekoa)

Apirilak 18, 5. etapa: Paterna-Valentzia (95,2 kilometro).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;