Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Tom Dumoulin ez da aurtengo Frantziako Tourrean izango

EITB Media

Jonas Vingegaard danimarkarra izango da bere ordezkoa.

  • Tom Dumoulin

    Tom Dumoulin

Tom Dumoulin, 2017ko Italialko Giroko irabazlea, ez aurtengo Frantziako Tourraren irteeran izango (ekainaren 26tik uztailaren 18ra). Dumoulinek atsedena hartu nahi izan du.

Jumbo Visma taldeak bere ordez Jonas Vingegaard danimarkarra izango dela baieztatu du jada. 24 urte ditu eta aurten Coppi e Bartali Astea irabazi du, Arabiar Emirerri Batuetako etapa bat eta Euskal Herriko Itzulian bigarren egin du.

"Niretzako Tourrean egotea amets bat da. Oso kontent nago,  eta nire erronka hobetzea da eta bertan Primoz Roglic eta Steven Kruijswijk laguntzea",  adierazi du Vingegaardek.

Beraz, Jumbo-Vismaren taldea azken orduko aldaketak ez badaude honako hau izango litzateke: Mike Teunissen (NED), Sepp Kuss (USA), Steven Kruijswijk (NED), Primoz Roglic (SLO), Jonas Vingegaard (DEN), Tony Martin (GER), Robert Gesink (NED) eta Wout Van Aert (BEL).