Txirrindularitza
Euskadiko Txapelketa
Egoitz Murgoitio, Euskadiko Ziklo-kros Txapelketako irabazlea
ERREDAKZIOA
Egoitz Murgoitio txirrindulariak Euskadiko Txapelketa irabazi du hirugarren aldiz, Laudioko helmugara bakarrik helduta.
Egoitz Murgoitio bizkaitarrak pronostiko guztiak bete eta nagusi izan da Laudioko ziklo-kros zirkuituan. Bere atzetik gelditu da Aitor Hernandez, bigarren postuan minutu bat eta hamasei segundura. Javier Ruiz de Larrinaga arabarra bi minutura heldu da eta Aketza Peña laugarren postuarekin konformatu behar izan da.
Murgoitio lasterketa hasieratik lehenengo postuan egon da. Bizikletaren gurbilarekin arazoak izan baditu ere, ez du aurreneko tokia galdu eta helmugara bi minutu baino gehiagoko aldearekin heldu da.
Bizkaitarra denboraldi bikaina egiten ari da. Euskadiko Txapelketa irabazten duen hirugarren aldia da, denak jarraian erdietsita.