Itxi

Txirrindularitza

Lehen etapa

Nairo Quintana nagusitu da Asturiasko Itzuliko lehen etapan

A. B. E. | EITB Media

Txirrindulari kolonbiarrak lehen etapa irabazi du eta lasterketako liderra da.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintana, garaipena ospatzen. Argazkia EFE

Nairo Quintanak (Arkea) irabazi du Asturiasko Itzuliko 63. edizioko lehen etapa ostiral honetan eta lasterketako liderra da txirrindulari kolonbiarra. Lehia estua izan du Pierre Latourrekin (Direct Energie).

Etapako azken igoeran, Carabanzon (3. maila), Hector Carretero (Movistar) ihes eginda ibili da, baina Latourrek eta Nairo Quintanak harrapatu eta aurreratu egin dute mendate amaierara iritsi baino lehen. Igoeraren amaieran jo du erasoa Nairo Quintanak, Latourrek erantzun egin dio, eta kolonbiarrarekin batera ekin dio jaitsierari; hala ere, Nairo Quintanak metro batzuetako abantaila hartu du azken bi kilometroetan, eta garaipenak ez dio ihes egin. Antonio Pedrero (Movistar) izan da bigarren 26 segundora eta Latour hirugarren, 27 segundora.