Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 6tik 13ra

Tom Dumoulin Suitzako Itzulian berragertuko da

L. E. A. | EITB MEDIA

Bere hitzetan, "berriro lehiatzeko gogoz nago, txirrindularitzaz gozatzeko gaitasuna berreskuratu ostean". Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.

  • Tom Dumoulin, Criterium Dauphiné lasterketan

    Tom Dumoulin, Criterium Dauphiné lasterketan. Argazkia: Efe.

Tom Dumoulin 2017ko Italiako Giroko irabazlea eta erlojupeko munduko txapeldun ohia lehiaketara itzuliko da, borondatezko atsedenaldi baten ostean, eta Suitzako Itzulia izango da bere lehen lasterketa, ekainaren 6tik 13ra.

Jumbo Visma taldeak Frantziako Tourrera begira Jonas Vingegaard jarri zuen 30 urteko herbeheretarraren lekuan, baina orain Dumoulinek lehiara itzultzeko erabakia hartu du: "Berriro lehiatzeko gogoz nago, txirrindularitzaz gozatzeko gaitasuna berreskuratu ostean".

Herbeheretarraren helburua Tokioko Olinpiar Jokoetako erlojupekoa da. Horri  begira, Suitzako Itzulian eta Holandako Txapelketetako errepideko zein erlojupeko probetan izango da, sasoia hartzeko.  

Suitzako Itzulia zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.