Publizitatea
Itxi

2021/06/02

12:53

Txirrindularitza

Ekainaren 6tik 13ra

Alaphilippe, Deceuninckeko taldeburua Suitzako Tourrean

EITB Media

Lasterketa igandean hasiko da eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

  • Alaphilippe, munduko txapelduna. EFE

    Alaphilippe, munduko txapelduna. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippe txirrindulari frantziarra izango da Deceuninck taldearen gizon indartsua 2021eko Suitzako Tourrean, World Tourreko hogeigarren ekitaldia izango da.

Lasterketa ekainaren 6tik 13ra bitartean jokatuko da, zortzi etapa izango ditu, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai arratsaldero.

Munduko txapeldunarekin batera Alvaro Hodeg kolonbiarra, Mattia Cattaneo italiarra, Jannik Steimle alemaniarra eta Tim Declercq, Dries Devenyns eta Mauri Vansevenant belgikarrak egongo dira Frauenfeldek irteeran.

Deceuninckeko Rick Van Slyke kirol-zuzendariak bere poza adierazi zuen Alaphilipperen parte-hartzearekin, "Julian da gure gizon indartsua eta bere ondoan txirrindulari onak izango ditu, esaterako Mattia, Dries eta Mauri, baita Tim ere, lasterketa kontrolatzeko egongo den ziklista. Bestaldetik pozik gara Jannik berriro bizikleta gainean lehiatzen ikusteaz Nokere Koersen izan zuen istripua eta gero. Baikor gara Suitzako Tour on bat egiteko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;