Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (3. etapa)

Van der Poelek liderraren elastikoa jantzi du, bigarren garaipena jarraian lortuta

A. B. E. | EITB Media

Mathieu Van der Poelek irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa, esprintean Laporte eta Alaphilippe mendean hartuta. Herbeheretarra da lasterketako lider berria. Omar Fraile 8. izan da.

5:42
Suitzako Tourra

Mathieu van der Poelek (Alpecin-Fenix) irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa, Lachen eta Pfaffnau artekoa (182,1 km), eta liderraren elastikoa jantzi du. Bigarren etapa garaipena jarraian erdietsi du Herbehereetako txirrindulariak. Stefan Kungek (Groupama-FDJ) ezin izan dio lidergoari eutsi.

Helmugarako 25 kilometro falta zirenean egon den aldapan tropela zatitu du Van der Poelek eta taldetxo bat geratu da lasterketaren buruan joan den Ivan Garcia Cortinaren (Movistar Team) atzetik. Bazirudien Cortinak etapa garaipena lortuko zuela, baina Deceuninck-Quick Step taldea lanean jarri da, eta taldetxoak Cortina harrapatu du helmugarako kilometro bakarra falta zenean. Deceuninck-Quick Stepek Alaphilippen garaipena bilatu du, baina esprintean Van der Poel nagusitu da.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Mathieu Van der Poel, eta Julian Alaphilippe da bigarren segundo bakarrera. Gaur arte liderra zen Stefan Kung hirugarren postuan da, Van der Poelengandik 4 segundora.

3. etapako sailkapena:

1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 4:24:26

2 - LAPORTE Christophe (Cofidis) d. b.

3 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) d. b.

4 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

5 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) d. b.

6 - KAMP Alexander (Trek - Segafredo) d. b.

7 - BENOOT Tiesj (DSM) d. b.

8 - FRAILE Omar (Astana) d. b.

9 - TURGIS Anthony (Direct Energie) d. b.

10 - WOODS Michael (Israel) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 8:49:14

2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +1"

3 - KÜNG Stefan (Groupama) +4"

4 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +6"

5 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +13"

6 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) +16"

7 - CARAPAZ Richard (INEOS) +17"

8 - POWLESS Neilson (EF Education) +29"

9 - KRON Andreas (Lotto) 37"

10 - URAN Rigoberto (EF Education) +39"