Itxi

Txirrindularitza

8. etapa

Carapazek Suitzako Tourreko sailkapen nagusia irabazi du eta Mäderrek azken etapa

A. A. | EITB MEDIA

Ineos taldeko ekuadortarrak ez du arazorik izan Rigoberto Uran kolonbiarraren erasoei erantzuteko, bien artean zeuden 17 segundoak murrizteko asmoz.

  • Richard Carapaz, irabazlearen garaikurrarekin.

    Richard Carapaz, irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak Suitzako Tourra irabazi du Rigoberto Uran (Education First) kolonbiarraren erasoei arazorik gabe erantzun ondoren, Andermatt herrian hasi eta amaitu den159,5 kilometroko zortzigarren eta azken etapan. Eguneko garaipena  Gino Mäder (Bahrain) suitzarrak eskuratu du.

Frantziako Tourrerako prestakuntzan zentratuta dagoen Carapazek (horixe baita bere benetako helburua, egun hauetan zehar aitortu duenez), bikain aritu da mendi garaietan, (Leukerbad gainean irabazitako bosgarren etapa horren adierazle). Hain zuzen ere, etapa hori baliatu zuen liderraren elastiko horia jantzi eta azken egunera arte berarekin irauteko. Nahiz eta azken aurreko jardunaldiko erlojupekoan Rigoberto Uran kolonbiarrak estu hartu zuen; izan ere, 17 segundora murriztu zuen sailkapen nagusiko bien arteko aldea.

Hartara, azken jardunaldian Carapazek izan duen helburu bakarra Uranen erasoaldiei erantzutea izan da, eta ez du estutasunik igaro hori zeregin horretan. Ondorioz, bata zein bestea taldetxo berean iritsi dira Mäder garailearengandik bederatzi segundora.  Bahrain taldeko suitzar gazteak aise gainditu du esprintean Michael Woods (Israel Start-up Nation) kanadarra.

Carapazen talde berean Jakob Fuglsang (Astana) danimarkarra ere iritsi da, eta hori esker podiumeko hirugarren mailara igotzea lortu du, Maximilian Schachmann alemaniarrari (Bora) lau segundoko aldea aterata.

 8. etapako sailkapena:

1 - MÄDER Gino (Bahrain) 4:06:25

2 - WOODS Michael (Israel) d.b.

3 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +0:09

4 - DUNBAR Eddie (INEOS) d.b.

5 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.

6 - COSTA Rui (UAE) d.b.

7 - URÁN Rigoberto (EF) d.b.

8 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) d.b.

9 - FUGLSANG Jakob (Astana) d.b.

10 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +0:21

---------------------------------

Behin betiko sailkapen nagusia:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 24:44:01

2 - URÁN Rigoberto (EF) +0:17

3 - FUGLSANG Jakob (Astana) +1:15

4 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +1:19

5 - WOODS Michael (Israel) +2:55

6 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) +3:16

7 - COSTA Rui (UAE) +3:43

8 - OOMEN Sam (Jumbo) +4:16

9 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +4:39

10 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +5:33