Publizitatea
Itxi

2021/07/05

20:31

Txirrindularitza

Uztailaren 31n

Donostiako Klasikoak 2 kilometro gutxiago eta 6 mendate izango ditu

A. A. | EITB MEDIA

Emakumezkoen probak, aldiz, kilometro gehiago edukiko ditu, 139 guztira, eta 4 mendate.

  • Txirrindulariak tropelean.

    Txirrindulariak tropelean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 31n jokatuko den Donostiako Klasikoak ibilbide zorrotza izango du aurten ere, nahiz eta bi kilometro laburragoa izango den. Izan ere, 6 mendate igo beharko dituzte txirrindulariek ibilbidean zehar, eta, hartara, pedal kolpe onarekin iristen direnak izango dira lasterketa irabazteko faboritoak.

Gipuzkoa zeharkatzen duen eta Donostian amaitzen den txirrindularitza probak 2019ko garaile izan zen Remco Evenepoelen ondorengo bat bilatu nahi du, 2020ko ekitaldia bertan behera geratu baitzen osasun krisiaren eraginez.

Antolatzaileek astelehen honetan egin dute ofizial ibilbidea, eta jakitera eman dutenez, nahiz eta aurreko edizioarekin alderatuta 2 kilometro murrizten diren Orio eta Gipuzkoako hiriburuaren artean, probak aurreko urteetako ohiko zailtasuna edukiko du beste behin ere.

Lasterketak 6 mendate puntuagarri izango ditu: Azkarate (3. mailakoa) eta Urraki (2. mailakoa), horiek biak hasierako kilometroetan. Gerora iritsiko dira Alkiza (3. mailakoa), Jaizkibel (2. mailakoa) eta Erlaitz (1. mailakoa). Behin helmugatik lehen pasaera eginda, parte hartzaileak Murgil (2. mailakoa) arrapala gogorretara zuzenduko dira.

Gizonezkoen lasterketaren profila. Argazkia: @dklasikoa

Gizonezkoen lasterketaren profila. Argazkia: @dklasikoa

"Azken edizioan ez bezala, Murgiletik pasaera bakarra izango du ibilbideak, ondorioz, mendate puntuagarri bat gutxiago egongo da. Hain justu ere, Igeldotik Oriora jaisteko errepidearen baldintzek galarazi egin dute lasterketa segurtasunagatik bertan igarotzea ", argitu du Julian Eraso arduradunak aurkezpenean.

Aurtengo edizioak tarteko bi esprintei eutsiko die:lehendabizikoa, Hondarribian; bigarrena, Donostiako Boulevardeko helmugatik lehen aldiz igarotzean.

Kilometro gehiago emakumezkoen proban

Emakumezkoei dagokienez, 139 kilometro izango ditu (aurreko edizioan baino 12 gehiago) eta 4 mendate puntuagarri izango ditu berriro. Aia (3. mailakoa) eta Gurutze (3. mailakoa) izango dira aurtengo berritasunak. Jaizkibel (2. mailakoa) mantendu egingo da eta Murgileko arrapalak (2. mailakoa) helmugara iristeko azken urratsa izango dira.

Emakumezkoen lasterketaren profila. Argazkia: @dklasikoa

Emakumezkoen lasterketaren profila. Argazkia: @dklasikoa

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;