Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

9 etapa jokatu dira

Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean

EITB Media

Pello Bilbao hamaikagarren tokian dago sailkapenean; Ion Izagirrek eskura izan zuen garaipena eta bigarren egin zuen zortzigarren etapan.

  • Pello Bilbao. Argazkia: EFE

    Pello Bilbao. Argazkia: EFE

2021eko Frantziako Tourrera lehen atseden egunera heldu da protagonista bakar batekin, Tadej Pogacar (UAE-Team Emirates).

Baina, nola doaz euskal txirrindulariak? Sailkapen nagusian hobetoen dagoen ziklista Bahrain - Victorious taldeko Pello Bilbao da, hamaikagarren tokian da (8:38ra) eta hamargarren tokian dagoen David Gaudu 1:14ra du bizkaitarrak.

Urtero legez, Imanol Erviti (Movistar Team) eta Jonathan Castroviejo (INEOS Grenadiers) txirrindulariak euren taldeburuentzat ari dira lanean egunero eta Victor De La Parte (Team Total-Energies), Omar Fraile (Astana - Premier Tech) eta Alex Aranburu (Astana - Premier Tech) hainbat ihesaldietan parte hartu dute, baina momentuz, arrakastarik ez.

Garaipena gertuen izan duena Ion Izagirre (Astana - Premier Tech) izan da. 8. etapako ihesaldian sartu eta azken esprintean Pogacar bera eta Michael Woods gainditu zituen gipuzkoarrak bigarren postua lortuz, aurretik Dylan Teuns heldu zen eguneko ihesaldiari bukaera ezin hobea emanez.

Horrela izan zen Ion Izagirreren bigarren postuaren lehia.

SAILKAPENA

1- POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 25 34:11:10
2- O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team 2:01
3- URÁN Rigoberto EF Education - Nippo 5:18
4- VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 5:32
5- CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers 5:33
6- MAS Enric Movistar Team 5:47
7- KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe 5:58
8- LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech 6:12
9- MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits 7:02
10- GAUDU David Groupama - FDJ 7:22
11- BILBAO Pello Bahrain - Victorious 8:38

21- CASTROVIEJO Jonathan INEOS Grenadiers 32:23

24- IZAGIRRE Ion Astana - Premier Tech 36:06

57- DE LA PARTE Víctor Team Total-Energies 1:01:22

65- FRAILE Omar Astana - Premier Tech 1:06:37

79- ERVITI Imanol Movistar Team 1:14:36

80- ARANBURU Alex Astana - Premier Tech 1:15:05

Ion Izagirre, TOUR DE FRANCIA 2021
Ion Izagirre
Castroviejo, TOUR DE FRANCIA 2021

Jonathan Castroviejo

Pello Bilbao, TOUR DE FRANCIA 2021

Pello Bilbao