Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

San Luiseko Tourra: Francesco Chicchi azkarrena izan da

Erredakzioa

Omega Pharma taldeko italiarrak bitik bi irabazi ditu Argentinako itzulian. Sailkapen orokorrean, Chicchik 14 segundo ateratzen dizkio Juan Jose Haedori.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Francesco Chicchi italiarrak irabazi du San Luiseko Tourreko bigarren etapa. Argentinako mendebaldean jokatzen ari den itzulian lidertza sendotu egin du Omega Pharma taldeko txirrindulariak bi etapatik bi irabazi baititu.

Tom Boonen taldekidea gainditu du Chicchik azken esprintean. Hirugarren UnitedHealthCare taldeko Jacob Keough estatubatuarra izan da eta laugarren Movistar taldeko Fran Ventoso espainiarra.

Bigarren etapako sailkapena:

.1. Francesco Chicchi (ITA-Omega Pharma) 3o 22m 40s
.2. Tom Boonen (BEL-Omega Pharma) d.b.
.3. Jacob Keough (USA-UnitedHealthcare) d.b.
.4. Francisco Ventoso (ESP-Movistar) d.b.
.5. Jimmy Casper (FRA-AG2R) d.b.

Sailkapen orokorra:

.1. Francesco Chicchi (ITA-Omega Pharma) 8o 15m 38s
.2. Juan Jose Haedo (ARG-Saxo Bank) + 14s
.3. Jacob Keough (USA-UnitedHealthcare) + 16s
.4. Mauro Richeze (Selección de Argentina) + 16s
.5. Paolo Locatelli (ITA-Colnago Inox) + 19s