Itxi

2021/07/24

11:14

Txirrindularitza

Tokio 2020

Richard Carapazek urrea irabazi du errepideko lasterketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Van Aert belgikarra bigarren izan da, eta Tadej Pogacar Frantziako Tourreko irabazlea, hirugarren. Lehen euskal txirrindularia Gorka Izagirre izan da, 23. postuan.

  • Richard Carapaz, txapeldun olinpikoa Tokio 2020ko jokoetan

    Richard Carapaz, txapeldun olinpikoa Tokio 2020ko jokoetan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Richard Carapaz da olinpiar txapeldun berria, Tokioko jokoetako errepideko proban urrezko domina irabazi ostean. Ekuadorrek historia osoan lortzen duen hirugarren domina da Carapazek gaur irabazitakoa.

Carapazek aldapan gora jo du erasoa, helmugarako sei kilometro falta zirenean. Ordura arte, berarekin batera ihes eginda zebilen Brandon McNulty estatubatuarra atzean utzi du, eta bera bakarrik iritsi da helmugara, sei ordu, bost minutu eta 26 segundoko denbora eginda.

Wout Van Aert belgikarra bigarren izan da eta berak jantzi du zilarra, atzetik zetozenen taldeko esprinta irabazita. Tadej Pogacar Frantziako Tourreko irabazlea hirugarren izan da eta berak eskuratu du brontzea.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Gorka Izagirre 23. izan da, Ion anaia 79. eta Omar Frailek lasterketa utzi du bukatu aurretik.

Ibilbideak 234 kilometro izan ditu. Musashinonomori parkean hasi da eta helmuga Fujiko nazioarteko zirkuituan izan da.

LASTERKETAKO SAILKAPENA:

1 - CARAPAZ Richard (Ekuador) 6:05:26

2 - VAN AERT Wout (Belgika) +1:07

3 - POGACAR Tadej (Eslovenia) d.b.

4 - MOLLEMA Bauke (Herbehereak) d.b.

5 - WOODS Michael (Kanada) d.b.

6 - MCNULTY Brandon (Ameriketako Estatu Batuak) d.b.

7 - GAUDU David (Frantzia) d.b.

8 - URÁN Rigoberto (Kolonbia) d.b.

9 - YATES Adam (Britainia Handia) d.b.

10 - SCHACHMANN Maximilian (Alemania) +1:21

--------------------------------

23 - IZAGIRRE Gorka (Espainia) +6:20

79 - IZAGIRRE Ion (Espainia) +16:20

EZ DU BUKATU - FRAILE Omar (Espainia)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;