Itxi

Txirrindularitza

Tardajos - Briviesca (175 km)

Molanok irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa eta Serrano da lider berria

A. B. E. | EITB Media

Juan Sebastian Molanok garaipena lortu du esprint estuan Dainese eta Trentin mendean hartuta. Jon Aberasturi bosgarren izan da. Lider aldaketa egon da, eta Gonzalo Serrano kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan.

4:52
Burgosko Itzulia

Juan Sebastian Molanok (UAE Emirates) irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa, asteazken honetan Tardajos eta Briviesca (175 km) artean egin dena. Gonzalo Serrano (Movistar) da lasterketako lider berria

Molano kolonbiarrak esprint estuaren ostean lortu du etapa garaipena, Alberto Dainese (DSM) eta Mateo Trentin (UAE Emirates) mendean hartuta. Jon Aberasturik (Caja Rural - Seguros RGA) bosgarren postuan amaitu du etapa. 

Gonzalo Serrano da sailkapen nagusiko liderra. Bigarren postuan da Edward Planckaert (Alpecin - Fenix) Serranoren marka berdinduta, eta Vincenzo Albanese (EOLO-Kometa) da hirugarren segundo bakarrera. Mikel Landa (Bahrain Victorious) zortzigarren postuan da 9 segundora, eta Jonathan Lastra (Caja Rural - Seguros RGA)  ere 9 segundora dago, hamargarren postuan. 

BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) 3:55:40

2 - DAINESE Alberto (DSM) d.b.

3 - TRENTIN Matteo (UAE) d.b.

4 - MEEUS Jordi (BORA) d.b.

5 - ABERASTURI Jon (Caja Rural) d.b.

6 - JANSE VAN RENSBURG Reinardt (Qhubeka) d.b.

7 - EINHORN Itamar (Israel) d.b.

8 - LAWLESS Chris (TotalEnergies) d.b.

9 - SARREAU Marc (AG2R) d.b.

10 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - SERRANO Gonzalo (Movistar) 7:30:22

2 - PLANCKAERT Edward (Alpecin-Fenix) d.b.

3 - ALBANESE Vincenzo (EOLO-Kometa) +0:01

4 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d.b.

5 - BARDET Romain (DSM) +0:03

6 - STANNARD Robert (BikeExchange) +0:09

7 - BOL Jetse (Burgos-BH) d.b.

8 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.

9 - FLÓREZ Miguel Eduardo (Arkéa) d.b.

10 - LASTRA Jonathan (Caja Rural) d.b.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena