Itxi

Txirrindularitza

Lau euskal txirrindularirekin

Movistar Teamek aurkezpen ofiziala burutu du Madrilen

Erredakzioa

Alejandro Valverde eta Juan Jose Cobo dira taldeko fitxaketa garrantzitsuenak eta izarrak. Intxausti, David Lopez, Castroviejo eta Erviti euskal txirrindulariak ere talde espainiarreko kideak dira.

  • Cobo, Unzue, Valverde. Argazkia: EFE

    Juanjo Cobo, Eusebio Unzue eta Alejandro Valverde Movistarren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Movistar Teamek aurkezpen ofiziala burutu du asteazken honetan Madrileko Telefonica enpresaren egoitzan. Alejandro Valverderen altarekin (dopingatik zigorra bete ondoren) eta Juan Jose Coboren fitxaketarekin talde sendoa osatu dute. Giovanni Visconti ere berritasunen artean dago.

Talde espainiarrean lau euskal txirrindulari ditugu: Imanol Erviti, David Lopez, Beñat Intxausti eta Jonathan Castroviejo, azken hau fitxaketa berria du talde honek.

Movistar Team 28 txirrindulari hauek osatzen dute:

Andrey Amador (CRC), David Arroyo, Marzio Bruseghin (ITA), Rui Costa (POR), Imanol Erviti, Iván Gutiérrez, Jesús Herrada, Beñat Intxausti, Javier Iriarte, Vasil Kiryienka (BLR), Ignatas Konovalovas (LIT), Pablo Lastras, David Lopez, Angel Madrazo, Sergio Pardilla, Ruben Plaza, Jose Joaquin Rojas, Enrique Sanz, Branilau Samoilau (BLR) eta Francisco Ventoso.

Fitxaketa berriak: Jonathan Castroviejo, Juanjo Cobo, Jose Herrada, Vladimir Karpets (RUS), Javi Moreno, Nairo Quintana (COL), Alejandro Valverde eta Giovanni Visconti (ITA).