Itxi

Txirrindularitza

Etapa garaipena helburu

Caja Rural hamargarrenez egongo da Espainiako Itzulian

EITB Media

Jon Aberasturi, Julen Amezqueta, Aritz Bagues, Jefferson Cepeda, Jonathan Lastra, Alvaro Cuadros, Oier Lazkano eta Sergio Martin txirrindulariek osatuko dute taldea Vueltan.

  • Caja Rural

    Espainiako Itzulian Caja Ruralen taldea osatuko duten txirrindulariak: Argazkia: @CajaRural_RGA

Caja Rural - Seguros RGA taldeak hamargarrenez parte hartuko du Espainiako Itzulian. Astearte honetan eman du Vueltan egongo diren zortzi txirrindularien zerrenda.

Lasterketa abuztuaren 14an hasi eta irailaren 5ean bukatuko da, eta hauek osatuko dute taldea: Jon Aberasturi, Julen Amezqueta, Aritz Bagues, Jefferson Cepeda, Jonathan Lastra, Alvaro Cuadros, Oier Lazkano eta Sergio Martin.

Etapa garaipena lortzea izango du helburu Caja Ruralek aurtengo Espainiako Itzulian. Alvaro Cuadros, Oier Lazkano eta Sergio Martin lehenengoz arituko dira Vueltan.