Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 2. Etapa

Philipsen belgikarra gailendu da esprintean, eta Roglicek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alex Aranburuk bosgarren egin du, eta Jon Aberasturik, seigarren. Aranburuk bigarren jarraitzen du sailkapen nagusian, Roglicengandik lau segundora.

1:34
Philipsen, Espainiako Itzuliko 2. etapako esprintean

Jasper Philipsen (Alpecin Fenix) belgikarrak irabazi du, esprintean, Espainiako Itzuliko bigarren etapa. Guztira, txirrindulariek 166,7 kilometroko ibilbidea egin dute eta Primoz Roglicek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Iritsiera oso estua izan da eta Philipsen izan da guztien artean azkarrena, 3 ordu, 58 minutu eta 57 segundoko denbora eginda. Bigarren Fabio Jakobsen herbeheretarra (Deceuninck) eta Michael Matthews australiarra (BikeExchange) sartu dira.

Alex Aranburu sailkapeneko bigarrena bosgarren izan da helmugan, eta Jon Aberasturi, seigarren.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

Eguneko ihesaldian hiru txirrindulari izan dira: Diego Rubio (Burgos-BH), Sergio Roman Martin (Caja Rural-Seguros RGA) eta Xabier Azparren (Euskaltel-Euskadi), baina tropel nagusiak helmugarako 20 kilometrora harrapatu ditu.

Asteleheneko etapa

Astelehenean hirugarren etapa jokatuko dute, 202,8 kilometrokoa, Santo Domingo de Silos eta Picon Blanco mendatearen artean. Mendate batean amaituko den lehenengo etapa izango da, % 9,3ko aldapa duen 7,6 kilometroko igoerarekin.

2. etapako sailkapena

1 - PHILIPSEN Jasper Alpecin-Fenix 3:58:57

2 - JAKOBSEN Fabio Deceuninck - Quick Step 0:00

3 - MATTHEWS Michael Team BikeExchange 0:00

4 - MOLANO Juan Sebastián UAE-Team Emirates 0:00

5 - ARANBURU Alex Astana - Premier Tech 0:00

6 - ABERASTURI Jon Caja Rural - Seguros RGA 0:00

7 - LAAS Martin BORA - hansgrohe 0:00

8 - MINALI Riccardo Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:00

9 - VERMEERSCH Florian Lotto Soudal 0:00

10 - ALLEGAERT Piet Cofidis, Solutions Crédits 0:00

Sailkapen nagusia

1 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 4:07:29

2 - ARANBURU Alex Astana - Premier Tech +0:04

3 - MATTHEWS Michael Team BikeExchange +0:10

4 - CERNÝ Josef Deceuninck - Quick Step +0:10

5 - VAN BAARLE Dylan INEOS Grenadiers +0:11

6 - BAGIOLI Andrea Deceuninck - Quick Step +0:12

7 - VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech +0:14

8 - POLANC Jan UAE-Team Emirates +0:15

9 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +0:15

10 - HAGA Chad Team DSM +0:17