Publizitatea
Itxi

2021/08/26

18:39

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 12. etapa

Cort Nielsenek bigarren garaipena lortu du, eta Eikingek lidergoari eutsi dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sailkapen nagusian, liderrak 58 segundoko aldea du Guillaume Martin frantziarrarekin (Cofidis) eta 1:56koa Primoz Roglic esloveniarrarekin.

1:36
Cort Nielsen
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Magnus Cort Nielsen (EF Education) danimarkarra gailendu da Espainiako Itzuliko 12. etapan. Txirrindulariek 175 kilometroko ibilbidea egin dute Jaen eta Kordoba artean, eta garailea esprintean erabaki da. Sailkapen nagusiak ez da aldaketarik izan eta Odd Christian Eiking norvegiarrak lehen postuan jarraitzen du.

Cort bigarren aldiz nagusitu da aurtengo Vueltako edizioan. Helmugan, Andrea Bagioli (Deceuninck-Quick Step) eta Michael Matthews (BikeExchange) gainditu ditu, 3 ordu, 44 minutu eta 29 segundoko denbora eginda.

Sailkapen nagusian, liderrak 58 segundoko aldea du Guillaume Martin frantziarrarekin (Cofidis) eta 1:56koa Primoz Roglic esloveniarrarekin.

Ostiralean 13. etapa jokatuko dite, 203 kilometroko ibilbide laua, Belmez eta Villanueva artean.

12. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - CORT Magnus EF Education - Nippo 3:44:21

2 - BAGIOLI Andrea Deceuninck - Quick Step 0:00

3 - MATTHEWS Michael Team BikeExchange 0:00

4 - TRENTIN Matteo UAE-Team Emirates 0:00

5 - KRON Andreas Lotto Soudal 0:00

6 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe 0:00

7 - SOTO Antonio Jesús Euskaltel - Euskadi 0:00

8 - ROUX Anthony Groupama - FDJ 0:00

9 - BRAMBILLA Gianluca Trek - Segafredo 0:00

10 - TUSVELD Martijn Team DSM 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - EIKING Odd Christian Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 45:33:18

2 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits + 0:58

3 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma + 1:56

4 - MAS Enric Movistar Team + 2:31

5 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team + 3:28

6 - HAIG Jack Bahrain - Victorious + 3:55

7 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers  + 4:46

8 - YATES Adam INEOS Grenadiers + 4:57

9 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma + 5:03

10 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe + 5:38

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;